Proiektu propioak

Gure hezkuntza programak eta proiektuak

Jarraipen-proiektuak

Giza eskubideetan oinarritutako hezkuntza

Genero-berdintasuna, kulturen arteko bizikidetza, aukera-berdintasuna eta gizarteratzea ikuspegi ludikotik eta giza eskubideen esparruan lantzeko hezkuntza-programa.

Genero-berdintasunerako hezkuntza

Gazteei eta nerabeei zuzendutako hezkuntza-programa bat da, eta generoarekin eta maitasun erromantikoarekin lotura duten estereotipoak, aurreiritziak eta topikoak zalantzan jartzen ditu eta hauei buruzko gogoeta egiten laguntzen du, baita indarkeria matxistaren justifikazioan duten ondorioak aztertu ere.

Genero-ekitatea eta hezkidetza

Proiektu honen bidez, familiak gure txikien sozializazio-prozesuan hartzen duen garrantziari balioa eman nahi diogu, eta tresna zehatzak eskaini.

Kulturarteko hezkuntza

Helburua diskriminazioa prebenitzea, bizikidetza hobetzea eta aniztasunaren potentziala aprobetxatzea da, herritarren eta, oro har, interes berezia duten taldeen pertzepzio, jarrera eta jokabideetan aldaketa sustatuz.

Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza

Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda pertsonen, planetaren eta oparotasunaren aldeko ekintza-plana da, eta bake unibertsala eta justiziarako sarbidea indartzeko asmoa ere badu. 17 helburu biltzen ditu, 169 xede integratu eta zatiezin biltzen dituztenak, eta zuzenean hiru eremu hartzen dituztenak: soziala, ekonomikoa eta ingurumenekoa.

Kultura arteko hezkuntza

Proiektua talde ezberdinengan elkarkidetza eta enpatiarako gaitasuna lantzeko sortu zen egungo errefuxiatu krisia dela eta, baita kultur aniztasuna erakutsiz populazioarengan bere aintzatespena eta bere garrantzia azpimarratzeko ere.

Hezkuntza afektibo-sexuala eta genero-ekitatea

ANIZTASUNA BERDINTASUNEAN hezkuntza programak sexualitatea ulertzeko eta bizitzeko era ezberdinak erakusten dizkigu; begirunea eta sexualki anitzak diren taldeen onarpena sustatuz, baita berdintasunezko eta indarkeriarik gabeko bikote harremanen eraketa ere.

Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza

KIDEZ KIDE Gasteizko udalaren Gazteria eta Garapenerako Lankidetzarako Zerbitzuen udal-programa da. Bere helburua elkarkidetasun internazionala eta kulturarteko bizikidetza sustatzea da eskola esparruan eta aisialdian, eta hiriko ikastetxeetan matrikulatutako 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago.

2020-2024 helburuak

Plan estrategikoa

Matizek lau urtean behin ezartzen eta berritzen du bere plangintza estrategikoa, eta aldi bakoitzerako jarduera guztia markatuko duten ildoak eta jarduera-eremuak hautatzen ditu.

2020-24 laurtekorako hautatutako lehentasun estrategikoak honako hauek dira:

  1. Kultura-aniztasunaren kudeaketa
  2. Genero-berdintasuna, hezkidetza eta indarkeria matxistaren prebentzioa
  3. Aniztasun afektibo-sexuala eta genero-aniztasuna
  4. Garapen jasangarria

Gure plangintza lanak, halaber, urteko ekintza-planaren proposamen bat barne hartzen du, ekintza bakoitza amaitzean berrikusten dena, haren jarraipen eta ebaluazio zuzenerako beharrezkoak diren xehetasunekin batera.

Plana deskargatu
Educación en valores para una convivencia social, económica y ambientalmente sostenible.

Ponte en contacto con nosotras