Tikis Mikis

Tikis Mikis beren seme-alabei berdintasunezko eta estereotipo sexistarik gabeko hezkuntza emateko interesa duten gurasoei zuzendutako proiektua da. 

Proiektu honen bidez, familiak haurren sozializazio-prozesuan hartzen duen garrantziari balioa eman nahi diogu, eta tresna zehatzak eskaini nahi dizkiegu, beren seme-alabekin eta haurtzarotik, etxean hezkidetza eta bikote-harreman eta bizikidetzako eredu osasuntsuak eta berdintasunezkoak bultzatu nahi dituzten gurasoei.

Horretarako, “TIKIS MIKIS: Berdintasunezko gizarteak eraikitzeko familia-gida” material didaktiko labur eta ulerterrazaren bidez, hainbat ideia, aholku eta gogoeta jorratuko ditugu, berdintasunez hezteko.

Sozializazio bereiziaren prozesua eragile sozializatzaile ugariren bidez gauzatzen bada ere, eskola, familia zabala, komunikabideak, berdinen taldea eta erlijioa, besteak beste, familiok ezin dugu pentsatu indar sozializatzaile horien aurka ezer egin dezakegula. 

Hainbat gizarte-erakundeekin eta guraso-elkarteekin elkarlanean antolatzen ditugun esperientzia-tailerrak eginez, haurrak berdintasunez hezteko tresna praktikoak eta ezagutza ematen ditugu, errealitatea modu kritikoan eta genero-ikuspegitik interpretatzeko gai izanik.

Guraso-elkarte batean edo gizarte- edo hezkuntza-erakunde batean parte hartzen duzu?

Educación en valores para una convivencia social, económica y ambientalmente sostenible.

Ponte en contacto con nosotras