Material didaktikoak

Tresna sozialak eta pedagogikoak

EquAPPeal

LogoFinalEA

Zu bezala hainbeste estereotipo eta aurreiritzi sexistaz nekatuta dauden neska-mutilak ezagutzea nahi duzu? Zalantzak dituzu eta zure maitasun-harremanez gozatzen uzten ez dizuten ezbaiak argitu nahi dituzu?

APP honekin, matxismoa alde batera utzi eta berdintasunaren aldeko apustua egiten duten hainbat eta hainbat iritzi, eduki (bideoak, argazkiak, memeak…) aurkitu, eztabaidatu eta partekatu ahal izango dituzu. Zure esperientziak kontatzeko, kontsultak egiteko eta bikote-harremanak berdintasunean nola eraiki argitzeko aukera ere izango duzu, konplexurik gabe gozatzeko!!

Zure zain gaude!

Amalgama

Amalgama Plataforma Matiz Elkarteak diseinatutako kulturarteko tresna birtual bat da: “Gure kulturartekotasun eredua eraikiz: Euskal herritar anitz eta inklusibo baten alde”. Baliabideak eta jarduerak aurkitzeko, esperientziak eta askotariko materialak partekatzeko eta EAEko kultura-aniztasunaren alde lan egiten duten EAEko erakundeen lana ezagutzeko gunea da. Hori guztia, herritarrei arlo honetan zerikusia duten erakunde guztien artean zer egiten dugun jakinarazteko, ezagutza eta esperientzien trukea sustatzeko, bikoiztasunak saihestuz, eta eragileen arteko sareko lana eta lankidetza bultzatzeko, gogoeta partekatua eta ikerketa oinarri hartuta lan egiteko.

Gune birtual hori doako tresna bat da, kulturartekotasunaren arloan eta euskal herritarrentzat lan egiten duten euskal gizarte- eta hezkuntza-eragile guztien zerbitzura dagoena, eta jatorri desberdinetako pertsonak gizarteratzearen alde borrokatzen duena. Amalgamak ekintza horien eragina areagotu nahi du, bai eta jarduera-sektore honetan guztion artean egiten dugun lana ikusarazi ere.

 

Ezagutu
ERREGISTROARI BURUZKO INFORMAZIOA
ERREGISTROA

Taula: “Zuri dagokizun jolasa”

Izaera ludikoko material didaktiko bat, etorkinek beren jatorrizko herrialdeak uzten dituztenetik gizarte hartzaileetan eskubide eta aukera berdintasunean benetan gizarteratzea lortzen duten arte jasaten dituzten zailtasunak bizitzeko garatua.

Joko didaktiko hau taula erraldoi baten formatuan diseinatu da (30 m²) eta fabritex izeneko ehunean inprimatu da. Parte-hartzaileak, gomazko dado baten laguntzaz, taulatik aurrera egiten duten fitxak dira, antzara-joko ezagunaren antzeko ibilbidea eginez, etorkin guztiek migrazio-proiektuan jasaten dituzten askotariko gorabeherak eta zailtasunak ikusteko.

Taulako lehen laukiak migrazio-arrazoi nagusiak izango dira; erdiko laukiek zerikusia izango dute desplazamendu-motarekin eta helmugako herrialdeetara iristearekin; eta, azkenik, gizarte berri batean sartzeak dakarren egoera desberdinak erakutsiko dituzte azken laukiek.

“Zuri dagokizun jolasa”-k enpatia, elkartasuna eta desberdintasunarekiko errespetua bezalako balioak sustatzen laguntzen du, aniztasunaren aberastasuna eta kulturen arteko bizikidetza ezagutaraziz.

Taula: “Aniztasuna Berdintasunean”

Sexualitateari buruzko ezagutzak zabaltzeko eta berdintasunezko harremanak eraikitzeko sortutako material didaktiko ludikoa, sexu-orientazio eta -identitate mota guztiekiko errespetua eta enpatia sustatuz.

Joko didaktiko hau taula erraldoi baten formatuan diseinatu da (30 m²) eta fabritex izeneko ehunean inprimatu da. Parte-hartzaileak fitxak dira, eta taulatik aurrera egiten dute gomazko dado baten laguntzarekin.

“Antzara-jolasaren” eta “tribialaren” elementuak konbinatzen dituen izaera ludikoko ikuspegi metodologiko baten bidez, tailerrean hainbat galdera egiten dira, gogoeta kritikoa sustatzen dutenak eta genero-estereotipo eta -rolei, sexu-identitate eta -orientazioari, sexualitatearen mitoei edo genero-arrazoiengatiko diskriminazioari buruzko gaietara hurbiltzen saiatzen direnak, besteak beste.

“Aniztasuna Berdintasunean” taulak sexualki izaki anitzak, bakarrak eta errepikaezinak garela identifikatzen laguntzen digu. Zenbat sexualitate daude? Munduan dauden pertsona bezain beste.

Anti rumours Hall Escape

Estereotipo eta aurreiritzi kulturalen sorkuntzari bizipenetatik heltzeko, material didaktiko hau diseinatu dugu, jolas serioa deritzona eta  dibertsio hutsetik haragoko helburua duena, “Escape Hall Game”-etan oinarritutako dinamika erabiliz. Ihes-jokoen aldaera bat da, non ihes-gela edo “Escape Room” bateko mekanika berberak erabiltzen diren (behaketa, dedukzioa, talde-lana), baina objektu bakar batean kontzentratutako formatu eramangarri batean.

“Escape Hall Game” baten premisa ez da espazio fisiko batetik ihes egitea, “Escape Room”-aren kasuan bezala, baizik eta taldeko enigma bat konpontzea, kasu honetan zurrumurruek kulturen arteko bizikidetzan duten eraginarekin lotuta dagoena, eta, aldi berean, partida amaitzeko konpontzen joan behar diren buruhauste txiki asko dituena.

“Anti rumours Hall Escape” delakoak aukera ematen digu kultura-aniztasunarekin eta bizikidetzarekin lotutako hainbat kontzeptu erabat jorratzeko, eta, aldi berean, aukera ematen du kulturen arteko bizikidetzako eta gizarteratzeko prozesuak kaltetzen dituzten jatorri etorkineko pertsonei buruz sortzen diren zurrumurru eta estereotipo nagusiak kritikoki berrikusteko.

Diversity Hall Escape

Aniztasun sexualari bizipenetatik heltzeko eta modu ludikoan egiteko, jolas serioa erabili dugu material didaktiko honen diseinuan, dibertsio hutsetik haragoko helburua duen eta “Escape Hall Game”-etan oinarritutzen den dinamika berritzailea. Ihes-jokoen aldaera bat da, non ihes-gela edo “Escape Room” bateko mekanika berberak erabiltzen diren (behaketa, dedukzioa, talde-lana), baina objektu bakar batean kontzentratutako formatu eramangarri batean.

“Escape Hall Game” baten premisa ez da espazio fisiko batetik ihes egitea, “Escape Room”-aren kasuan bezala, baizik eta taldeko enigma bat ebaztea, kasu honetan berdintasunarekin eta sexu- eta genero-identitatearekin lotua, zeinak, aldi berean, buru-hauste txiki asko ditu, partidaren amaierara iristeko konpontzen joan behar direnak.

“Diversity Hall Escape” delakoak aukera ematen digu aniztasun sexuala osatzen duten hainbat kontzeptu osorik jorratzeko, eta, aldi berean, enpatia-ariketa garrantzitsu bati ekiteko aukera ematen du, non parte-hartzaileak LGTBI kolektiboko pertsona baten lekuan jar daitezkeen eta beren egunerokotasunean aurre egin diezaieketen zailtasunak eta eskubide-urraketak ikusarazteko.

Baliabide didaktiko horiei buruzko informazio gehiago nahi baduzu edo materialen bat diseinatzen laguntzea nahi baduzu:

Educación en valores para una convivencia social, económica y ambientalmente sostenible.

Ponte en contacto con nosotras