Asociación Matiz

Eskolako liburutegirako monitoreak

Matiz Elkarteak Bilboko eskolako liburutegi bat kudeatzeaz eta dinamizatzeaz arduratuko den pertsona bat behar du, entitatearen kulturarteko proiektu baten esparruan jarduteko.

Lanpostuaren betekizunak:

  • Eskolako liburutegiaren kudeaketa: datu-baseen eta maileguen kudeaketa, liburuen eta hezkuntza materialen katalogoa eguneratzea, ikasleei, irakasleei eta familiei arreta eta laguntza ematea.
  • Hezkuntza jardueren eta tailerren diseinua, eta baita liburutegian haur-hezkuntzako eta lehen hezkuntzako haurrei zuzendutako hezkuntza tailerrak erraztea ere.
  • Proiektuaren talde arduradunaren koordinazioa.

Nahitaezko baldintzak:

  • Aisialdiko monitore titulua.
  • Arlo sozialari lotutako ikasketak.
  • Kulturarteko taldeekin lan esperientzia eta haur-hezkuntzako eta lehen hezkuntzako haurrekin jardueren dinamizazio esperientzia (frogagarria).
  • EUSKARAZ (C1) lan egiteko gaitasuna. Tailerren dinamizazioa euskaraz, frogagarria. (BETEKIZUN HAU BETETZEN EZ DUTENAK EZ AURKEZTU)
  • Jendetasuna eta talde desberdinetako jendearekin lan egiteko gaitasuna: haurrak, nerabeak eta gazteak, eta helduak.
  • Erreminta ofimatikoen, sare sozialen eta interneten maneiu aurreratua.
  • Jarduerak goizez egiteko gaitasuna.

Hauek baloratuko dira:

  • Kultura aniztasunaren kudeaketari eta zurrumurruen aurkako estrategien inguruko kudeaketari buruzko jakintzak.
  • Generoari, gatazken kudeaketari, giza eskubideei eta kulturartekotasunari buruzko prestakuntza gehigarria.
  • Gidatzeko baimena eta bere autoa.

Lanpostuaren kokapena: Bilbo.

Baldintzak: 

  • Lanaldi erdiko kontratua ekainaren erdira arte, luzatzeko aukerarekin.
  • Kategoria profesionala: esperientziaren eta formazioaren arabera. Bizkaiko Esku-hartze Sozialeko Hitzarmenean sartzen da.
  • Goizez astelehenetik ostiralera.
  • Berehala hasteko.

Interesatutako pertsonek curriculuma eta bere burua aurkezteko gutuna bidali apirilaren 30 aurretik info@asociacionmatiz.org helbidera, eta idatzi “Liburutegirako monitore profila” gaian.

Educación en valores para una convivencia social, económica y ambientalmente sostenible.

Jarri gurekin harremanetan

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.