Asociación Matiz

«Maskulinitate patriarkalaren rola: Gutxiago gehiago denean»

Genero-berdintasuna familiatik eta adin goiztiarretan sustatzeko erakundearen lan-ildoaren barruan, gida labur honek gizonentzat maskulinitate patriarkalaren ereduaren parametroen pean bizitzeak zer esan nahi duen eta zer inplikatzen duen hausnartzea du helburu.

AHIGE Genero Berdintasunaren aldeko Gizonen Elkartearen lankidetzarekin egindako testu honek ideia, kontzeptu eta hausnarketa batzuk eskaintzen dizkigu, seguru asko, ezagunak egiten zaizkigun eguneroko egoerak eta zirkunstantziak gogora ekartzeko. Aintzat har ditzagun, eta balora dezagun zer transmititzen digun eta zer ekartzen dien sozializazio-eredu horrek gizonei, eta, horretarako, kontuan hartu behar ditugu horrek dakartzan kostuak; izan ere, agian harritu egingo gaitu ikusteak “genero-berdintasunak gizonak behar dituela, baina gizonek ere genero-berdintasuna behar dutela”.

Educación en valores para una convivencia social, económica y ambientalmente sostenible.

Ponte en contacto con nosotras