Bizikidetzarako liburutegiak

Genero-berdintasuna, kulturen arteko bizikidetza, aukera-berdintasuna eta gizarteratzea ikuspegi ludikotik eta giza eskubideen esparruan lantzeko hezkuntza-programa.

Heldu batek lagunduta doazen 4 eta 6 urte bitarteko txikiei zuzendua, programa hau hainbat eremutan egiteko eskaintzen da, hala nola, udal-liburutegietan, gizarte-etxeetan eta kultura-etxeetan eta hezkuntza-erakundeetan, besteak beste, ikastetxeetan eta/edo haur- eta gazte-elkarteetan.

Familian egiten diren tailer hauek (haurra lagunduta) ikuspegi ludiko, parte-hartzaile eta aktiboa dute. Aipatutako balioen inguruko ezagutza eta trebetasunak transmititu nahi dira, haurrak beren esperientziei buruz egiten duten hausnarketa kritikoan oinarrituz.

Talde handian ipuin baten irakurketa egin ostean, hezitzaileak pertsonaien egoera eta portaeren inguruko hausnarketa bideratuko du zenbait ikaskuntza ateratzeko. Ondoren, bere adinera eta eboluzio-garapenera egokitutako eskulanak martxan jartzen dira.

 

Gure izenburuetako batzuk:

1. Tailera: “Neska-mutilak berdinak dira”. Ekitatean elkarrekin bizitzen ikastea: genero-estereotipoak desmuntatuz.

2. Tailerra: “Nirekin konta dezakezu”. Norbera izanda elkarrekin bizitzen ikastea: desberdintasuna onartzea eta errespetatzea. 

3. Tailerra: “Guztiok garrantzitsuak gara”. Besteak ezagutuz elkarrekin bizitzen ikastea: kultura-aniztasunera hurbiltzea.

4. Tailerra: “Elkarbanatzeko ipuinak”. Partekatuz elkarrekin bizitzen ikastea: ondare publikoen erabilera on bat egitea.

Tailer bakoitzak ordubeteko iraupena du. 

Zure espazioan eskaini nahi duzu?

Educación en valores para una convivencia social, económica y ambientalmente sostenible.

Jarri gurekin harremanetan

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.