Ez heroirik ez printzesarik

Ez heroirik ez printzesarik gazteei eta nerabeei zuzendutako hezkuntza-programa bat da, eta generoarekin eta maitasun erromantikoarekin lotura duten estereotipoak, aurreiritziak eta topikoak zalantzan jartzen ditu eta hauei buruzko gogoeta egiten laguntzen du, baita indarkeria matxistaren justifikazioan duten ondorioak aztertu ere.

Programa hau gutxi gorabehera bi orduko hiru saioetan antolatzen da, honako hau aztertzeko:

1 Genero estereotipo eta rolak: genero estereotipoak, aurreiritziak eta topikoak identifikatuko dira eta estereotipo hauen iturriak (genero sozializazioa) eta emakumezkoek eta gizonezkoek berezko bezala onartzen duten jarrerengan duten ondorioak (mikromatxismoak) aztertuko dira. 

2 Amodio erromantikoaren mitoak: amodio erromantikoaren mitoak zein diren, non islatzen diren (abestiak, filmak, telesailak…) eta eredu patriarkal, tradizional eta heteronormatiboen ondorio diren idealizatutako harremanen eraketan genero estereotipoek eta genero rolek duten eragina aztertuko dira.

3 Indarkeria matxista: bikote nerabeetan gehien ematen diren kontrol eta abusu jarrera batzuk identifikatuko dira, gazteek bikote-harreman osasuntsu eta kaltegarrien artean bereizten jakin dezaten. 

Saio guztiek metodologia dinamiko eta partehartzaileak dituzte, non partehartzaileen hausnarketa sustatzen den berauek sor dezaten bere ondorioak. Eduki teoriko eta dinamika praktiko-ludikoen arteko txandaketak adingabekoen ulermena eta ikasketa errazten du. 

Zure ikasleei edo aisialdiko taldeari eskaini nahi al diezu?

Educación en valores para una convivencia social, económica y ambientalmente sostenible.

Ponte en contacto con nosotras