KIDEZ KIDE

KIDEZ KIDE Gasteizko udalaren Gazteria eta Garapenerako Lankidetzarako Zerbitzuen udal-programa da. Bere helburua elkarkidetasun internazionala eta kulturarteko bizikidetza sustatzea da eskola esparruan eta aisialdian, eta hiriko ikastetxeetan matrikulatutako 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago.

Gure elkarteak dinamizatutako programa honek aukera ematen die Gasteizen parte hartzen duten gazteei udal-garapenerako lankidetzaren xede diren beste herrialde batzuetako gazteekin elkarreraginean aritzeko, kolektibo gisa eragiten dieten hainbat gairi heltzeko: interes komunak, kezkak edo arazoak, bizimoduak, zaletasunak, bi udalerrien arteko harremanak, etab., prestakuntza-prozesua amaitzeko, ingurune birtual batean komunikaziozko edukiak sortuko dira, parte hartzen duten taldeek beraiek definitutakoak.

Eskuratutako ezagutzetatik, beren errealitatetik eta parte hartzen duten ikasleek aurrera eramateko gai diren sormen-dosietatik abiatuta, neska-mutilak beren ikaskuntzaren protagonista bihurtuko dira, proposamen artistiko eta kultural desberdinak sortuz eta abian jarriz.

2020-2021 ikasturtean, Kidez-kide programa Gasteizko ikastetxeetan gauzatzen ari da: IES Ekialdea BHI, CPEIPS Corazonistas HLBHIP eta IES Mendebaldea BHI; eta Jose Antonio Ricaurte ikastetxean, Jose Joaquin Florez Hernandez ikastetxean eta Combeima ingurumen ikastetxe-teknikoan, Ibaguen, Kolonbia.

Esperientzia hau gertutik jarraitu nahi baduzu, sar zaitez gure blogean: https://kidezkide.wordpress.com/ edo www.vitoria-gasteiz.org/kidez-kide orrialdea bisitatu.

Hurrengo edizioetan Kidez-Kide programan parte hartzea gustatuko litzaizuke?

Educación en valores para una convivencia social, económica y ambientalmente sostenible.

Ponte en contacto con nosotras