Asociación Matiz

Garapen Iraunkorraren Helburuak (GIH), balioetan hezteko eremu nahikoa baina, batez ere, egiten hasteko.

Ekainaren 5ak, 20221ko Ingurugiroaren Nazioarteko egunean, Ekosistemen Leheneratzean Hamarkadaren hasiera seinalatu du. Garapen iraunkorraren 2030 Agendaren alorrean, hamarkada honetako helburua ekosistemen suntsipena leheneratzea, gelditzea eta saihestea da gure kontinenteetan eta itsasoetan pobrezia errotik kentzeko, klima-aldaketari aurre egiteko eta bioaniztasunaren degradazioa saihesteko. Ekosistemak Lurreko bizi forma guztiak garatzen diren oinarria dira eta, hori dela eta, gure ekosistemen osasunak bere biztanlerenarekin lotura zuzena du.

2021 urtean gai nagusia “Ber imajinatu, berreskuratu, berriztatu” da. Ingurugiroari laguntzeko eta, horrela, hondamendi klimatikoa saihesteko, inguruneko kutsadura murrizteko eta bioaniztasunaren galera gelditzeko, gure ekintzak hainbat eratakoak izan daitezke: oihaneztapena, hiri inguruak eta industrialak berdatu, lorategietan bertako espezieak berriro sartu, gure dieta aldatu edo errekak eta kostaldeak suspertu. Hori dela eta, Matiz elkartetik bultzatu nahi ditugu pertsonak bere kontsumo ohiturak hobetzera, familiak umeei naturarekiko begirunea eta maitasuna irakastera, administrazio publikoak inguru basatiak babestera, enpresak ustiaketa eta negozio eredu jasangarriagoak garatzera, irakasleak balio ekologikoak irakastera eta gizarte zibila mundu bat eskatzera non garapena jasangarria araua den eta ez salbuespena.

2015 urtean, Nazio Batuetako estatu kide guztiek Garapen Iraunkorraren 2030 Agenda onartu zuten. Bertan Garapen Jasangarrirako 17 Helburu daude eta 169 xede integratuak eta zatiezinak alor ekonomikoan, sozialean eta ingurugiroari buruzkoak. 2030 Agendak ekintza plana ezarri du helburuak 15 urteren buruan lortzeko.

Garapen Iraunkorraren Helburuak (GIH) honako hauek dira:

  1. Pobrezia errotik kentzea modu guztietan mundu osoan.
  2. Gosea bukatzea, elikatze-segurtasuna lortzea eta nekazaritza jasangarria sustatzea.
  3. Bizimodu osasuntsua bermatzea eta adin guztietako pertsona guztien ongizatea sustatzea.
  4. Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta bidezkoa bermatzea eta ikasketa iraunkorrerako aukerak sustatzea.
  5. Generoen arteko berdintasuna lortzea eta emakume eta neska guztiak ahalduntzea.
  6. Guztientzako uraren eta saneamenduaren erabilgarritasuna eta kudeaketa jasangarria bermatzea.
  7. Energia eskuragarriak, fidagarriak, jasangarriak eta modernoak bermatzea guztientzat.
  8. Hazkunde ekonomiko iraunkorra, inklusiboa eta jasangarria sustatzea, baita enplegu betea eta produktiboa eta lanpostu egokia ere guztientzat.
  9. Azpiegitura erresilienteak garatzea, industrializazio inklusiboa sustatzea eta berrikuntza piztea.
  10. Herrialdeen arteko eta bere barneko disparekotasunak murriztea.
  11. Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea.
  12. Kontsumo eta produkzio irizpide jasangarriak bermatzea.
  13. Klima-aldaketari eta eraginei aurre egiteko premiazko neurriak hartzea.
  14. Itsasoak, ozeanoak eta itsas-baliabideak modu jasangarrian erabiltzea eta kontserbatzea garapena iraunkorra lortzeko.
  15. Lurreko ekosistemen erabilera jasangarria sustatzea, babestea eta berreskuratzea, desertifikazioari aurre egitea, basoak modu iraunkorrean kudeatzea, lurraren degradazioa gelditzea eta leheneratzea eta aniztasun biologikoaren galera gelditzea.
  16. Gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea garapen iraunkorrerako, pertsona guztiei justiziaren sarbidea erraztea eta erakunde eraginkorrak, erantzuleak eta inklusiboak sortzea maila guztietan.
  17. Betetze baliabideak sendotzea eta garapen iraunkorrerako mundu-ituna berpiztea.

Guztiz zentzuzkoak ba dirudite, ezta? Ez izan zalantzarik eta batu zaitez zure laguntzarekin helburua lortzeko. Modu sinplean, lor dezakegu.

Educación en valores para una convivencia social, económica y ambientalmente sostenible.

Ponte en contacto con nosotras