Asociación Matiz

Homosexualitatea: lehenengo bekatua, gero delitua, geroago gaixotasuna eta, orain zer?

2005 urtetik aurrera data hau ospatzen da 1990ko maiatzaren 17an Munduko Osasun Erakundearen Batzar Nagusiak azkenik homosexualitatea kendu bait zuen gaixotasun psikiatrikoei buruz duten zerrendatik. Funtsezko eguna izan zen LGTBIQ+ kolektiboaren normalkuntzarako bidean aurrera egiteko. (2018 urtean “transexualitate” hitza kendu zen, baina “genero disforia” izena hartu zuen).

IDAHOT (‘International Day Against Homophobia and Transphobia’) (Nazioarteko Eguna Homofobia eta Transfobiaren Aurka) siglekin mundu osoko ehundaka herrialdetan gizartea sentikortu nahi da LGTBIQ+ kolektiboaren aurkako diskriminazioari buruz informazioa, hausnarketa, errebindikazioa eta bere orientazio sexuala, identitate edo genero adierazpena arrazoi izanik pairatutako eraso fisiko, psikologiko, intelektual eta moralen aurkako salaketen bidez.

Denbora luzean zehar, homosexualitatea jarrera gaitzesgarritzat eta sendatu daitekeen gaixotasun mentaltzat jo izan zen. Munduko Osasun Erakundeak hartutako erabaki administratiboa homosexualen eskubideen aldeko borroka luzearen emaitza izan zen, baina ez zuen “orientazio sexuala” eta “genero identitatea” kontuan izandako diskriminazioa desarragerazi. Zoritxarrez, egun oraindik 70 herrialdetan sexu bereko pertsonen arteko harreman sexualak kriminalizatuta daude eta, hori dela eta, oso garrantzitsua da ikusgaitasuna ematea eta egun gogoratzea horrek giza eskubideen aurkako erasoa dela.

Matiz elkartetik batu nahi dugu hitza emateko eta gogorarazteko estigma diskriminatoriorik gabe gizarte askea lortzeko balioetan hezkuntza funtsezko oinarri izan behar dela. Borroka hau bultzatzeko egin dugun jardueretako bat, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Zerbitzuetako Sailaren lankidetzarekin, sexu-aniztasunari buruzko gida bat argitaratzea da. Gida horretan, aniztasun afektibo-sexuala hobeto ulertzen eta balioesten saiatuko gara, ideia, klixe eta estereotipo zaharrekin hautsiz.

Educación en valores para una convivencia social, económica y ambientalmente sostenible.

Ponte en contacto con nosotras