Hizlariak – Zero aldea: 2030eko alerta. Gazteria eta Gizarte Eraldaketa

GAZTE EKINTZAILEAK

Jon Lejardi

Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean Nazioarteko Harremanetan graduatua da, Giza Eskubideetan aditua da eta militantea hainbat arlotan, feminismotik eta LGTBI mugimendutik. Esperientzia handia du gizarte-proiektuak antolatzen, kudeatzen eta garatzen, bai eta Ekonomia Berrien ikerketa sustatzen ere. Gaur egun, 2030 Agendako teknikaria da Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan.

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren inguruan gehiago jakiteko: https://egk.eus/eu/hasiera/

Helena Ruiz de Azua

Euskal Herriko Unibertsitatean Kazetaritzan graduatutako gazte gipuzkoarra da. Gatazka Armatuetako Komunikazioan, Bakean eta Gizarte Mugimenduetan espezializatuta dago Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Era berean, Zaporeak irabazi-asmorik gabeko elkartean boluntarioa da 2016 urtetik. Elkarte horrek janari duina eskaintzen die Europara iristen diren errefuxiatuei. Gaur egun, Zaporeak Elkartearen komunikazio-teknikaria da.

Zaporeak Elkartearen inguruan gehiago jakiteko: https://www.zaporeak.eus/

Matxalen Aznar

24 urteko bilbotarra. Ibilbide luzea egin du aisialdiko taldeen begirale eta koordinatzaile gisa eta Gizarte Hezkuntzan eta Gizarte Lanean graduatuta dago Deustuko Unibertsitatean. Gaur egun, gizarte-hezitzaile gisa lan egiten du ijito herriaren sustapenean eta garapenean lan egiten duen Nevipen Ijito Elkartean. Otxarkoaga auzoko ikastetxe eta institutuetako hainbat proiektutan Matiz Elkarteko kolaboratzailea da. Halaber, Eusko Jaurlaritzaren Tratu Berdintasunaren eta Diskriminaziorik Ezaren aldeko Eraberean Sarean parte hartzen du.

Nevipen Ijito Elkartearen inguruan gehiago jakiteko: https://nevipen.org/

Kimetz Renteria

21 urteko aktore gaztea da, Go!azen telesailaren 6. denboraldiko protagonista. 15 urtetik aurrera, LGTB+ gaiari buruzko aktibismoa egiten ari da, zehazki, trans komunitatearena, eta hainbat ikastetxetan hitzaldiak ematen ari da, nortasun ez-normatiboarekin hazteak dituen inplikazioei buruz eta dauden errealitate desberdinak ikusaraztearen garrantziari buruz. Halaber, laguntza-sare bat izateari garrantzi handia ematen dio, adibidez, Euskal Herriko Adingabe Transexualen Familien Naizen Elkartea, Kimetz elkarte horretako kide baita.

Naizen Elkartearen inguruan gehiago jakiteko: https://naizen.eus/eu/

María Laín

Filosofia eta Literaturan graduatua da Warwick-eko Unibertsitatean, eta Garapenerako Nazioarteko Lankidetzako masterra du Comillaseko Unibertsitate Pontifikalean. Jasangarritasunaren, giza eskubideen, hezkuntza alternatiboaren eta espiritualtasunaren arloetan interesatuta, 2020an Santa Feko (Argentina) Unibertsitate Katolikoko Ekologia Integraleko Goi Diplomatura osatu zuen. Fridays For Future (FFF) eta Extinction Rebellion (XR) mugimenduetan parte hartu ondoren, New Yorkeko NBEren Gazteentzako Ekintza Klimatikoaren Goi Bilerara gonbidatu zuten, klima-lider gazte gisa, 2019an. Propagandisten Elkarte Katolikoarekin (ACdP) lankidetzan, “Creation in Gaudi” film laburra zuzendu du. Gaur egun, dibulgatzaile klimatikoa eta Jivamukti Yogako irakaslea da.

Maria Laini buruz gehiago jakiteko: https://es.linkedin.com/in/mar%C3%ADa-la%C3%ADn-513679136

Iratxe Uriarte

23 urteko gaztea da, Zientzia Politikoetan, Kudeaketa Publikoan, Nazioarteko Harremanetan eta Kanpo Arazoetan lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean. Gaur egun, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko lehendakaria da, eta gazteen iritzia, proposamenak, ideiak eta beharrak biltzearen alde lan egiten du, gero EAEko erakunde publikoei helarazteko eta gazteak inplikatzen dituzten plan eta proiektuetan eragiteko.

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren inguruan gehiago jakiteko: https://egk.eus/eu/hasiera/

Ayoub Mazar

Barakaldon bizi den 24 urteko gazte marokoarra da. Aisialdiko begiralea eta integratzaile soziala, Agharas elkartean bizikidetza eta kulturartekotasuna sustatzeko boluntariotza egiten duena, eta, gainera, elkarte horretako idazkaria da. Era berean, gizarte-bazterkerian dauden haurrei laguntzeko eta gaixotasun mentala duten pertsonak gizarteratzeko proiektuetan parte hartzen du.

Agharas Elkartearen inguruan gehiago jakiteko: https://sites.google.com/view/agharasasociacion/inicio

Ariane Soria

Dietista-Nutrizionista da duela 7 urtetik. Nutriendo Paso a Paso zentroaren sortzailea eta Bizkaiko Giltzurrun Elkarteko Nutrizionista. Nutrizioaren zale amorratua eta espiritu ekintzaile handikoa, oso argi izan du beti bere lanbidea, eta nola aritu nahi zuen horretan tratu pertsonaletik eta irakaskuntzatik abiatuta. Nutrizio klinikoan, kirol nutrizioan eta coaching nutrizionalean espezializatuta dago. Gainera, hainbat tailer eta hitzaldi egiten ditu hainbat enpresa eta ikastetxetarako, dietista-nutrizionistei ahotsa emateko.

Nutriendo paso a paso-ren inguruan gehiago jakiteko: https://www.nutriendopasoapaso.com/

Estudio Bokashi

Libe Kerroum

Gizarte Hezkuntzan graduatu zen eta ondoren Giza Eskubideetan espezializatu zen. Modarako eta aktibismo sozialerako zuen bokazioak 2020an Bokashi Estudioa (The Eko Lab) sortzera bultzatu zuen. Ordutik, hainbat diziplina artistiko ikertu ditu biomodaren inguruan, eta jakin-min berezia sortu du birsorkuntza-prozesuei buruz, hala nola biomaterialei buruz. Horretarako, Slow Fashion Next plataformarekin, Basque BioDesign Centerrekin eta Andeetako Unibertsitatearekin Biomodan prestatu da.

Laura Marchante

Betidanik egon da koloreari eta DIY teknikei lotuta. Arte Ederrak ikasten ari zela, ehungintzarekiko eta gizartea eraldatzeko praktika kolaboratiboekiko zuen grina deskubritu zuen. Gaur egun, sortzeko eta erlazionatzeko beste modu batzuk ikertzen dituzten proiektuak garatzen ditu, naturaren birsorkuntzan eta erritmoen behaketan oinarrituta. Eta helburu horrekin sortu zuen 2020an Bokashi Estudioa (The Eko Lab), modaren etorkizuna zabaldu eta eztabaidatu ahal izateko espazioa.

Bokashi Estudioaren inguruan gehiago jakiteko: https://www.instagram.com/estudiobokashi/

Climabar

Belen Hinojar

Ikus-entzunezko Komunikazioko gradua du Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta Communication and Advertising masterra Carlos III Unibertsitatean. Kontzientzia klimatikoa duten pertsonengana bakarrik iristen zela ikusteaz nekatuta, Climabar YouTubeko kanala sortu zuen, krisi klimatikoari buruzko kontzientzia sortzeko, tonu fresko eta gertuko berri batekin. Belenek beti egin du lan ikus-entzunezko edukiaren, sormenaren eta komunikazio digitalaren munduan, eta, gaur egun, La Sextako El Intermedio programan parte hartzen du krisi klimatikoari buruzko “On Fire” sekzioan, eta Canela Espazio Sortzailean.

Carmen Huidobro

Ingurumen Kudeaketan eta Garapen Iraunkorrean graduatua da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Klima-aldaketaren aurka borrokatzeko eduki eta estrategia digitalak sortzen espezializatua, ECFko Komunikazio Estrategikoen taldeko kidea da, edukiaren sortzaile gisa. Era berean, Climabarren sortzaileetako bat da, kanpaina berdeak iristen ez diren lekura iristeko asmoz. Gaur egun, atal berezi bat dute La Sextako El Intermedio programan, klima-aldaketaren alderdi ezberdinak jorratzeko.

Climabar-en inguruan gehiago jakiteko: https://www.youtube.com/c/CLIMABAR

Educación en valores para una convivencia social, económica y ambientalmente sostenible.

Ponte en contacto con nosotras