Europako Kontseiluak argitaratutako Zurrumurruen Aurkako Eskuliburuak zurrumurruen aurkako estrategia epe luzerako aldaketa sozialeko prozesu gisa definitzen du. Helburua diskriminazioa prebenitzea, bizikidetza hobetzea eta aniztasunaren potentziala aprobetxatzea da, herritarren eta, oro har, interes berezia duten taldeen pertzepzio, jarrera eta jokabideetan aldaketa sustatuz.
“Este boca es mía” zurrumurruen aurkako programaren bidez (Joaquin Sabina kantautorearen lanari keinu egiten dio), Matizek zurrumurruen aurkako estrategia abiarazten du, batez ere hezkuntzaren esparruan, bai hezkuntza arautuaren edo formalaren eremuan, bai eremu ez-formalean, gazte-taldeekin eta aisialdiko eta denbora libreko elkarteekin lan eginez.
Matiz elkarteak kulturarteko bizikidetza landu nahi duten ikastetxeei eta gazte-erakundeei laguntza ematen die, funtsezko bi formula osagarriren bidez.
- Sentsibilizazio- eta prestakuntza-ekintza zehatzak aurreiritziei, estereotipoei eta zurrumurruei buruz, bai eta horiek bizikidetza- eta gizarteratze-prozesuetan duten eraginari buruz ere.
- Epe ertain-luzeko ekintza estrategikoak, zurrumurruen aurkako ad hoc estrategiak ezarriz. Abian jartzeko finantzaketa bilatzea errazten dugu, bai eta lan osoa diseinatu, gauzatu eta lagundu ere, izaera parte-hartzailea duen proiektu hau dinamizatzeko.
Proiektu honek hezkuntza-eremuan sortzen diren immigrazioari eta kultura-aniztasunari lotutako aurreiritzi eta estereotipoei aurre egin nahi die, horiek erabakigarriak baitira kulturen arteko bizikidetzarako, gatazken prebentziorako eta diskriminazio- eta arrazakeria-egoerak ezabatzeko joera handiagoa edo txikiagoa duen ingurune bat eratzeko.
Matizek ZAS!, Zurrumurruen Aurkako Euskal Sarean parte hartzen du 2015ean sortu zenetik. (Informazio gehiago: www.zas.eus)
Gaur egun martxan dauden jarduerak:
Tailer ludikoa: “Anti-rumours Hall Escape”
Arabako Bastida ikastetxeko esperientzia (Ver página 43)