Asociación Matiz

Sentsibilizazio eta Balioetan Hezkuntzako Proiektuen Kudeaketarako Teknikoa

Matiz elkarteak langile teknikoak batu behar du bere hezkuntza proiektuen kudeaketan laguntzeko.

Lanpostuaren funtzioak:

  • Formakuntza eta hezkuntza jardueren kudeaketa teknikoa eta antolamendua generoari, kulturartekotasunari eta giza-eskubideei buruz.
  • Proiektu zikloaren kudeaketa: aurkezpena, jarraipen teknikoak eta esleitutako proiektuen ebaluazioa.
  • Proiektu berrien identifikazioa eta finantziazio modu berrien bilaketa.
  • Material didaktikoak eta eduki tematikoak diseinatu eta gauzatu generoari, kulturartekotasunari eta giza-eskubideei buruz.
  • Formakuntza eta tailer hezitzaileen, hitzaldien eta formakuntza jardueren biderakuntza generoari, kulturartekotasunari eta giza-eskubideei buruz adin ezberdineko kolektiboei zuzenduta.
  • Erakunde publiko eta pribatu finantzatzaileekin kontaktuan izan.  

Ezinbesteko eskakizunak:

  • Pedagogia, Gizarte Langintza, Psiko-Pedagogia, Gizarte Hezkuntzan edo antzeko jakintzagaietan Lizentziaduna edota Posgraduduna.
  • Hiru eta bost urte bitarteko esperientzia sentsibilizazio eta ED proiektuen kudeaketan.
  • EML menderatzea. (Froga egingo da)
  • EUSKARAZ lan egiteko gaitasuna (EGA titulo izatea). (Baldintza hau betetzen ez dutenek, ez daitezela kontaktuan jarri)
  • Tailerrak eta hitzaldiak euskaraz eman izan, frogarria. (Baldintza hau betetzen ez dutenek, ez daitezela kontaktuan jarri)
  • Heldu eta irakasleei formakuntza ematean eskarmentua. (Baldintza hau betetzen ez dutenek, ez daitezela kontaktuan jarri)
  • Tresna ofimatikoen, sare sozialen eta Interneten erabilera aurreratua.
  • Ordutegi prestasuna jarduerak egiteko.

Aintzat hartuko da:

  • Jendetasuna eta lan egiteko gaitasuna kolektibo ezberdinekin: umeak, nerabeak eta gazteak, eta helduak.
  • GKE-en sareetan, plataformetan edo erakunde ezberdinen arteko baterako kanpainetan partaidetzan esperientzia.
  • Formakuntza eta eskarmentua “Gatazken kudeaketa positiboan eta Ebazpenean”.
  • Esperientzia gizarte eta hezkuntza ikerketa proiektuetan.
  • Ingelesez lan egiteko gaitasuna (C1).
  • Proiektu europarren kudeaketan eskarmentua.

Lanpostuaren kokalekua: Bilbo, beste udalerrietarako desplazamenduekin jarduerak aurrera eramateko.

Baldintzak: 

Astero 20 orduko kontratua (Bizkaiko Gizarte Esku-Hartzearen Lan Hitzarmenaren araberakoa)

Lan ordutegia: goizez, ordutegia malgua batzuetan jarduera ezberdinen beharretara doitzeko.

Soldata erakundearen baremoaren arabera.

Pertsona interesdunak bere curriculum eta aurkezpen eskutitza info@asociacionmatiz.org helbidera bidali dezakete “Profil Teknikoa” gaiarekin.

Educación en valores para una convivencia social, económica y ambientalmente sostenible.

Ponte en contacto con nosotras