Asociación Matiz

Nola erabili daitezke Elkarrekin Bonoak? Bizikidetza eraikitzeko aukera

Elkarrekin Bonoak programa 2014 urtean abarazi zuten Eusko Jaurlaritzak sustatuta, bizikidetza eta bake alorreko gizarte zibileko erakundeen eta elkarteen eta ikastetxeen eta udalen arteko lankidetza ekintzak sustatu eta bultzatzeko helburuarekin, baita herritarren partaidetzan interesa duten erakundeekin ere, bizikidetza eta adiskidetze kultura sendotuz.

Lehenengo deialdi horretatik aurrera, Matiz elkarteak parte hartu du laguntzaile erakunde gisa ekimen honetara batuz, non balioetan hezkuntza sustatzearen aldeko apostua egiten den, eskuz esku lan eginez Euskal geografiako hainbat ikastetxekin eta udalekin. Beraiei eskertu nahi diegu bihotzez lankidetza eta partekatutako ikasketa esperientzia.

Aurten Matiz elkartean berriro erabiliko dugu tresna hori formakuntzan eta pedagogian egiten dugun zereginean, ikastetxeetan bizikidetza eraikitzeko helburua duten prozesuetan lagunduz eta erraztuz (bizikidetza, berdintasuna, kulturartekotasuna eta abarreko planak eta diagnostikoak egin); baita formakuntza tailerrak eta hitzaldi tematikoak abiaraziz ere hezkuntza-eragileei zuzenduta (ikasleak, irakasleak, irakasle ez diren langileak eta senideak). Azken horiek hainbat gairi buruzkoak izango dira: hezkidetza, aniztasun afektibo-sexuala, aniztasun kulturalaren kudeaketa eta giza-eskubideak, besteak beste.

Gure formakuntza ekintzak zuzentzen diren taldeei doituz, “nahiera” diseinatu dugu dauden formakuntza beharrei hobekien moldatzen diren eduki tematiko eta metodologikoekin, baita taldeen garapen ebolutibo eta maduratiboari moldatuz ere, ikasleen kasuan.

Proiektu horien finantziazioari dagokionez, Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubideen, Biktimak eta Aniztasun Zuzendaritza bere kudeaketaren arduradun izanik, bono sistema aurreikusi du. Horrek formakuntza edo dinamizazio frogatutako zerbitzu ordu bakoitzagatik diru-ekarpenean datza bake kultura, giza eskubideak, biktimekiko elkarkidetasuna eta gatazken konponketa bezalako gaietan.

2021 urtean Elkarrekin bonoen deialdia onartu da jadanik hiru modalitateetan:

  • Hezkuntza alorreko proiektuak: ikastetxeak (350.000 €)
  • Bertako bizikidetza: udalak (150.000 €)
  • Herritarren partaidetza: irabazi-gabeko asmorik elkarteak, erakundeak eta mugimenduak (100.000 €)

Matiz elkartetik gustatuko litzaiguke gizarte aldaketaren alde lan egiten duten hezkuntza eta gizarte eragile guztiak administrazio publikoak eskaintzen dizkigun tresna baliotsuak erabiltzera eta guztiz baliatzera bultzatzea balioetan hezkuntzaren bidez.

Gehiago jakin nahi baduzu programa horren funtzionamenduari buruz, idatzi ezazu honako email helbidera: info@asociacionmatiz.org

Educación en valores para una convivencia social, económica y ambientalmente sostenible.

Ponte en contacto con nosotras