Eskolako liburutegirako monitoreak
Matiz Elkarteak Bilboko eskolako liburutegi bat kudeatzeaz eta dinamizatzeaz arduratuko den pertsona bat behar du, entitatearen kulturarteko proiektu baten esparruan jarduteko.
Lanpostuaren betekizunak:
- Eskolako liburutegiaren kudeaketa: datu-baseen eta maileguen kudeaketa, liburuen eta hezkuntza materialen katalogoa eguneratzea, ikasleei, irakasleei eta familiei arreta eta laguntza ematea.
- Hezkuntza jardueren eta tailerren diseinua, eta baita liburutegian haur-hezkuntzako eta lehen hezkuntzako haurrei zuzendutako hezkuntza tailerrak erraztea ere.
- Proiektuaren talde arduradunaren koordinazioa.
Nahitaezko baldintzak:
- Aisialdiko monitore titulua.
- Arlo sozialari lotutako ikasketak.
- Kulturarteko taldeekin lan esperientzia eta haur-hezkuntzako eta lehen hezkuntzako haurrekin jardueren dinamizazio esperientzia (frogagarria).
- EUSKARAZ (C1) lan egiteko gaitasuna. Tailerren dinamizazioa euskaraz, frogagarria. (BETEKIZUN HAU BETETZEN EZ DUTENAK EZ AURKEZTU)
- Jendetasuna eta talde desberdinetako jendearekin lan egiteko gaitasuna: haurrak, nerabeak eta gazteak, eta helduak.
- Erreminta ofimatikoen, sare sozialen eta interneten maneiu aurreratua.
- Jarduerak goizez egiteko gaitasuna.
Hauek baloratuko dira:
- Kultura aniztasunaren kudeaketari eta zurrumurruen aurkako estrategien inguruko kudeaketari buruzko jakintzak.
- Generoari, gatazken kudeaketari, giza eskubideei eta kulturartekotasunari buruzko prestakuntza gehigarria.
- Gidatzeko baimena eta bere autoa.
Lanpostuaren kokapena: Bilbo.
Baldintzak:
- Lanaldi erdiko kontratua ekainaren erdira arte, luzatzeko aukerarekin.
- Kategoria profesionala: esperientziaren eta formazioaren arabera. Bizkaiko Esku-hartze Sozialeko Hitzarmenean sartzen da.
- Goizez astelehenetik ostiralera.
- Berehala hasteko.
Interesatutako pertsonek curriculuma eta bere burua aurkezteko gutuna bidali apirilaren 30 aurretik info@asociacionmatiz.org helbidera, eta idatzi “Liburutegirako monitore profila” gaian.