Asociación Matiz

Aniztasuna Berdintasunean!

Sexualki izaki anitzak gara, bakarrak eta paregabeak.

ANIZTASUNA BERDINTASUNEAN hezkuntza programak sexualitatea ulertzeko eta bizitzeko era ezberdinak erakusten dizkigu; begirunea eta sexualki anitzak diren taldeen onarpena sustatuz, baita berdintasunezko eta indarkeriarik gabeko bikote harremanen eraketa ere.

Horretarako, nerabe eta gazteei zuzendutako proiektuak sexu-joera, genero identitatea edota LGTBI kolektiboak aurre egin behar dien diskriminazio egoerak bezalako gai ezezagunak eta konplexuak lantzen ditu. Horrela, aniztasuna sexuala aintzatetsi, errespetatu eta onartu egiten duen gizarte inklusibo lortu nahi da.

Helburu hori lortzeko dibertimendu, gozamen eta eztabaidarako guneak sortzen dira adingabekoen hausnarketa kritikoa sustatuz eta pertsona guztien giza-eskubideenganako begirunearen garrantzia nabarmenduz, inolako diskriminaziorik egin gabe.

Genero berdintasuna, aniztasun sexuala eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzen ditugu ikuspegi ludikoa landuz eta Matiz elkarteko hezitzaileek horretarako bereziki diseinatutako materialak erabiliz, genero indarkeriarik gabeko eta sistema patriarkalarekiko kritikoak diren berdintasunezko gizarteak sortzeko.

ANIZTASUNAK BERDINTASUNEAN gure buruak sexualki joera askotarikoak, paregabeak eta errepikaezinak ikus ditzagun laguntzen du. Zenbat sexualitate daude? Munduan dauden pertsonen kopurua beste!!!

Educación en valores para una convivencia social, económica y ambientalmente sostenible.

Ponte en contacto con nosotras