Zer egiten dugu?

Balioen hezkuntza lantzen dugu

Jarduera-eremuak

Matizen jarduera-eremu nagusiak, balioen hezkuntzaren esparru orokorraren barruan, honako hauek dira: bizikidetzarako hezkuntza (gatazken kudeaketa, parte-hartzea, gobernagarritasun demokratikoa, eragin politikoa eta komunitatearen lidergoa); giza eskubideen eta bakearen aldeko hezkuntza; kulturarteko hezkuntza (migrazio-mugimenduak eta gizarteratzea); genero-ekitaterako hezkuntza; aniztasun afektibo-sexuala; ingurumen-hezkuntza eta gizarte-eraldaketarako hezkuntza (garapenerako lankidetza eta pobrezia arintzea) eta garapen jasangarria.

  • Kulturarteko hezkuntza
  • Bizikidetzarako hezkuntza
  • Hezkidetzarako eta genero-ekitaterako hezkuntza
  • Hezkuntza afektibo-sexuala
  • Gizarte-eraldaketarako hezkuntza
  • Giza Eskubideetan oinarritutako hezkuntza
  • Bakearen aldeko hezkuntza
  • Ingurumen-hezkuntza
  • Jasangarritasunerako hezkuntza
  • Instituzioak eta tokiko gobernua indartzeko hezkuntza
Gure jarduera

Ekintza nagusiak

  • Hainbat kolektibori zuzendutako hezkuntza-proiektuak eta -ekimenak diseinatzea eta abian jartzea, hezkuntza formalaren, ez-formalaren eta informalaren eremuetan.
  • Gizarte-errealitatea ikertzeko eta aztertzeko proiektuak diseinatzea eta gauzatzea.
  • Material didaktikoak, azterlan monografikoak eta interes pedagogikoko argitalpenak egitea, balioen hezkuntzaren dimentsioen formazioa eta hedapena errazteko.
  • Prestakuntza-premiak hautematea, kolektibo onuradunei egokitutako hezkuntza-planak diseinatzeko eta abian jartzeko.
  • Hezkuntza-arloko profesionalen espezializazioa eta balioetan oinarritutako hezkuntzaren arloko hezitzaileen formakuntza sustatzea.
  • Sentsibilizazio-, eragin politiko-, kanpaina-, lobbing- eta salaketa-ekintzak diseinatu eta abiaraztea, balioen hezkuntzaren esparruarekin lotuta.
  • Sareko lana eta sentsibilitateko erakundeekin lankidetza sustatzea garapen jasangarriaren esparruan.
  • Erakunde publiko eta pribatuentzako aholkularitza eta prestakuntza, gure ekintza-eremuaren barruan.
Jarraipen-proiektuak

Proiektu propioak

Kultura arteko hezkuntza

Proiektua talde ezberdinengan elkarkidetza eta enpatiarako gaitasuna lantzeko sortu zen egungo errefuxiatu krisia dela eta, baita kultur aniztasuna erakutsiz populazioarengan bere aintzatespena eta bere garrantzia azpimarratzeko ere.

Hezkuntza afektibo-sexuala eta genero-ekitatea

ANIZTASUNA BERDINTASUNEAN hezkuntza programak sexualitatea ulertzeko eta bizitzeko era ezberdinak erakusten dizkigu; begirunea eta sexualki anitzak diren taldeen onarpena sustatuz, baita berdintasunezko eta indarkeriarik gabeko bikote harremanen eraketa ere.

Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza

KIDEZ KIDE Gasteizko udalaren Gazteria eta Garapenerako Lankidetzarako Zerbitzuen udal-programa da. Bere helburua elkarkidetasun internazionala eta kulturarteko bizikidetza sustatzea da eskola esparruan eta aisialdian, eta hiriko ikastetxeetan matrikulatutako 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago.

Educación en valores para una convivencia social, económica y ambientalmente sostenible.

Ponte en contacto con nosotras