Asociación Matiz

Amalgamako boluntarioen eskaintza

Amalgamako boluntarioen eskaintza

Borondatezko lankidetza bilatzen dugu Amalgama plataforma kudeatzeko. Proiektu hau partekatzeko kulturarteko espazio birtual bat da. Baliabideak, esperientziak eta kulturartekotasunaren alde lan egiten dugun era askotako erakunde publiko eta pribatuen lana partekatzeko. Hori guztia, esparru horretan guztion artean egiten duguna ezagutzeko, ezagutzaren eta esperientzien trukea sustatzeko, sareko lana bultzatzeko eta borondatezko lankidetza eta parte-hartzea bultzatzeko.

Gune birtual hori euskal gizarte-eragile guztien zerbitzura dago, eta eragile horiek lan egiten dute kulturartekotasunaren eta etorkinen gizarteratzearen arloan, era askotako erakunde publiko eta pribatuen arloan, izaera desberdineko gizarte- eta hezkuntza-erakundeen arloan, etorkinen elkarteen arloan, ikastetxe publiko eta pribatuen arloan, unibertsitateen eta ikastetxe akademikoen arloan, administrazio publikoen arloan, etab.

Helburua da EAEn inplikatuta dauden hezkuntza- eta gizarte-eragileek kulturartekotasunaren eta gizarteratzearen arloan egiten dugun lanaren eragina handitzea.

AMALGAMA KULTURARTEKO ESPAZIOA KUDEATZEKO ETA DINAMIZATZEKO JARDUERETARAKO BOLUNTARIOTZA BIRTUALA/PRESENTZIALA EGITEKO AUKERA:

  • Plataforma gizarte-eragileen artean zabaltzeko laguntza.
  • Amalgama hainbat gizarte-eragileri aurkezten laguntzea.
  • EAEn kulturarteko jarduerak hautematea eta hautatzea.
  • EAEko kulturartekotasunari buruzko edukiak sortzea, plataforma dokumentatzeko.
  • On-line plataforman edukiak antolatzea eta kudeatzea.
  • Kulturarteko espazioa dinamizatzeko laguntza, sare sozial nagusien bidez.

BOLUNTARIOTZA PRESENTZIALA BILATZEN DUGU ERREPORTARI AMALGAMA IZATEKO:

Amalgamako Plataformarako boluntariotzaren helburu nagusia Euskadin kulturartekotasunarekin lotuta egiten diren jardueren berri ematea izango da: foroak, jardunaldiak, mintegiak, jolas-jarduerak, proiektuen aurkezpenak,…

Bere lana izango da administrazio publikoek edo erakundeek gai honen inguruan egiten dituzten ekitaldietara joatea eta “erreportari” funtzioa bete ahal izatea, jardueraren argazki batzuk ateraz eta albiste informatibo txiki bat prestatuz. Ondoren, erreportaje horiek gure sare sozialetan argitaratuko dira, kulturartekotasunaren arloan lan egiten duten gizarte- eta hezkuntza-eragile guztiek eta, oro har, herritarrek kultura-aniztasunaren alde egiten den lanaren berri izan dezaten. Interesa duten pertsonak Amalgama taldearekin harremanetan jar daitezke posta elektroniko bidez: Info@amalgama.eus www.amalgama.eus

Educación en valores para una convivencia social, económica y ambientalmente sostenible.

Ponte en contacto con nosotras