Nor gara

Ezagutu gaitzazu

Matiz Elkartea

Matiz Elkartea. Balioen hezkuntza bizikidetza sozial, ekonomiko eta ingurumenarekiko jasangarria lortzeko erakunde apolitikoa, akonfesionala eta irabazi-asmorik gabekoa da eta estatu mailan lan egiten du. Izaera sozialeko eta irabazi-asmorik gabeko mugimendu eta erakundeetan parte hartzeagatik esperientzia handia duten gizarte- eta hezkuntza-eremutik datozen pertsonek osatzen dute.

Gure elkarteak herritar inplikatuak, gogoetatsuak eta beren garaiko arazoekiko kritikoak sustatzea du helburu, elkarbizitza arduratsua, aktiboa eta konprometitua bultzatzeko, garapen ekonomikoaren, sozialaren eta ingurumen jasangarriaren esparruan.

MATIZ ELKARTEAren egitekoa arazo ekonomiko, sozial eta ingurumenekoei buruz herritarren eztabaida sustatzea da, kritika arrazionala eta tolerantzia kontuan hartzen duen ikuspegi batetik, eta baliabide mugatuak izateak gure gizarte-ereduei oinarrizko murrizketak ezartzen dizkiela eta gure lehentasunak berrantolatzea eskatzen duela aitortuz.

Ezagutu gaitzazu

Taldea

Matizek lan-ibilbide luzeko taldea du, balioen hezkuntzari lotutako hainbat eremutan formakuntza zabala duena, hala nola garapenean, ingurumenean, giza eskubideetan, kulturartekotasunean, gizarteratzean edo genero-berdintasunean.

Gizarte eta hezkuntza arlotik datozen eta gizarte mugimendu eta erakundeetan parte hartzeagatik esperientzia handia duten pertsonek osatzen dute Matiz.

Erakundearen egitura

Organigrama

Matizen egitura sinplea da. Matizeko zuzendaritza nagusiaren mende, bi lan-arlo nagusi ditugu: batetik, ikerketa-arloa eta hezkuntza-proiektuak; eta, bestetik, ikerketa-arloa eta gizarte-proiektuak.

Ikus daitekeenez, ikerketa erakundearen lanaren eta funtsaren muina da, eta haren garapena funtsezko bi eremu interesgarritan planteatzen da, hezkuntzan eta gizartean.

Boluntariotzaren arloak zeharka funtzionatzen du, eta garatzen diren proiektuak eta programak gauzatzen laguntzeko txertatzen da.

Educación en valores para una convivencia social, económica y ambientalmente sostenible.

Ponte en contacto con nosotras