WEBINAR: KIROLEAN ARRAZAKERIA SAIHESTEA INKLUSIOA SUSTATZEA. KIROLAREN BIDEZ
2021ko APIRILAREN 14an
12:00etatik 14:30etara > ZOOM (izena eman dutenekin partekatuko da esteka)
UNESCOk gogorarazten digu KIROLAK plataforma paregabea eskaintzen duela kulturen arteko
elkarrizketaren eta elkar ulertzearen balioak sustatzeko, gizarteratzean sakonduz eta genero-berdintasuna sustatuz. Baina kirola zatitu eta bereizteko ere erabil daitekeela gogorarazten digu, eta hori edozein mota eta mailako kiroletan gertatzen da.
Ziurrenik, kirol profesionalean eta eliteko kirolean izango du eragin mediatikorik handiena, vaina hori da oinarrizko kirolera eta kirol amateurrera iristen den icebergaren zati ikusgarria. Kirola gure gizartearen beste isla bat da, eta arrazakeria eta diskriminazioa ez dira fenomeno berriak arlo honetan.
Aldaketa esanguratsua prebentzioa eta sentsibilizazioa lantzeko kontzientzia kolektiboa eta instituzionala hartzean datza, eragile askoren (instituzionalak, hezkuntzakoak, sozialak eta kiroletakoak) lan koordinatutik abiatuta.
Oharturik zeinen erronka handia dugun aurrean, BILBOKO UDALAK helburu hauek proposatu ditu jardunaldirako:
- Gogoeta bat abiaraztea, gizarte- eta kirol-eragileen artean partekatua, kiroleko arrazakeriaren arazoaz.
- Arrazakeria saihesteko jardun-molde egokiak ezagut daitezen sustatzea, eta orobat inklusiozko praktikak kirolaren bidez.
- Eragileak elkar daitezen sustatzea, harremanetarako talde bat era dezaten epe luzerako lan koordinatu bat gauzatzearren.
BILBOKO UDALEKO IREKIERA INSTITUZIONALA:
- Itziar Urtasun, Lankidetza eta Bizikidetza saileko zinegotzia
- Itxaso Erroteta, Gazteria eta Kirol saileko zinegotzia
WEBINAR PARTEHARTZAILEAK:
- Lilian Thuram, Thuram Fundazioa (Frantzia)
- Laura Sentís eta Aisha Al Said, Barça Fundazioa
- Galder Reguera, Athletic Club Fundazioa
- Gaspar Maza, Universitat Rovira i Virgili
- Sitapha Savané, ACBko jokalari ohia, gizarte ekintzailea eta kirol esataria
- Aauri Bokesa, Atleta olinpikoa, FC. Barcelona eta Gizarte langilea
- Antonio Pipaon, WATS Team (Bilbao)
MODERATZAILEA:
Euskadiko Munduko Medikuak
KUDEAKETA:
Matik Elkartea
IZENA EMATEA:
https://bilbao.zoom.us/webinar/register/WN_yuYdMYlVT9iQR-eGNbAdbw