Zerbitzu Orokorrak

icono-ok2Balioetan oinarritutako hezkuntzan espezializatutako aholkularitza eta prestakuntza:

  • Prestatzaileak prestatzea.
  • Proiektuak kudeatzen laguntzea.
  • Material didaktikoak, azterketa monografikoak eta interes pedagogikoko argitalpenak prestatzea.
  • Hezkuntzako diagnostikoak egitea eta beharrizanak zehaztea.
  • Hezkuntzan eta prestakuntzan esku hartzeko planak diseinatzea.
  • Hezkuntzako proiektuak eta programak ebaluatzea.
  • Erantzukizun sozial korporatiboko programak diseinatzea eta abiaraztea.

 

icono-ok2Gure oinarrizko lan-arloen inguruko hezkuntzako jarduera bereziak:

  • “Nahieran” diseinatutako tailer prakatikoak (ikaskuntza esperientziala eta aktiboa): bezero objektiboei eta hautatutako gaiei egokitutakoak.
  • Prestakuntza teoriko-praktikoko ikastaroak (aurrez aurrekoak eta/edo online): gai desberdinei buruzkoak eta sakontzeko maila desberdinetakoak.
  • Gaikako hitzaldiak: kontsumo iraunkorra, sareko segurtasuna, bidezko merkataritza, aniztasunaren kudeaketa, elkartasuna, boluntariotzaren kudeaketa, ingurumena eta abar.
  • Jarduera ludikoak: ipuin-kontalariak, gaikako ibilaldiak antolatzea, jolas didaktikoak, etab.

 

icono-ok2Hezkuntzako ekitaldien diseinua eta antolakuntza logistiko eta tekniko osoa: jardunaldiak, mintegiak, biltzarrak etab.

 

icono-ok2Ikuspegi pedagogikoko haurtzaindegi-zerbitzua: txikitxoek laguntza profesionala izango dute, eta jolasten diren bitartean bizikidetzarako balio sozialak ikasiko dituzte.

 


Gure lana mota guztietako jendeari zuzenduta dago: HAURREI, NERABEEI, GAZTEEI, HELDUEI ETA ADINEKOEI.