Enpresentzako Zerbitzuak

Enpresa iraunkorra da epe motzean eta luzean ekonomiako, ingurumeneko eta jendarteko balioa sortzen duen hori. Era horretan, laguntza ematen du ongizate gehiago izateko, eta oraingo eta etorkizuneko belaunaldien benetako aurrerapena lortzeko, hala berehalako ingurunean, nola planeta osoan oro har.

Garapen iraunkorraren funtsezko oinarria da eragile sozial, ekonomiko eta ingurumenekoen arteko oreka aurkitzea eta finkatzea.

Enpresa-arloan iraunkortasunerako estrategia lortzeko lehenengo urratsak egiteko ez da inbertsio edo ahalegin handirik egin behar ezinbestez. Matiz elkartean, aholkua eta laguntza emango dizkizugu ibilbidea prestatzeko, jarduteko dagokizun sektoreari eta merkatuari egokituta, eta, era berean, zure enpresak dituen ezaugarrien arabera moldatuta.

 

Besteak beste, jarduera hauetan emango dizugu laguntza:

icono-ok2Erantzukizun sozial korporatiboko sistemak

icono-ok2Boluntariotza sustatzea

icono-ok2Mugikortasunerako plan iraunkorrak

icono-ok2Jokabide-kodeak

icono-ok2Jardunbide egokiak finkatzea

icono-ok2Beste batzuk