Zerbitzuak

Gurekin lanean aritzen diren pertsonek eta erakundeek adierazitako eta partekatutako beharrizanak hartzen ditugu abiaburutzat, eta eskatzen duten horixe eskaintzen diegu.

Gure zerbitzuak neurrira eta malgutasunez egindako lanaren emaitza dira. Ondo prestatutako talde dinamiko eta gartsu batek egiten ditu, dauden denbora eta espazioetara egokituta, gure lankideen hezkuntzako helburuak lortzeko.

Horrez gain, Matiz elkarteak berrikuntza eta sorkuntzarako gaitasun handia du bere proposamenak diseinatzean. Esku hartzen hasi aurretik, hauek dira bere lan pedagogikoan erabiltzen dituen oinarrizko tresnak: errealitatea aztertzea, oraingo hezkuntzako joerak ikertzea eta arlo horretako praktikarik onenak berrikustea.