Gardentasuna

Matiz elkartearen ustez, gardentasuna eta kontuak ematea oinarrizko bi printzipio dira kudeaketan. Egunetik egunera, gero eta eraginkorrago izan nahi dugu, kudeaketa hobetu eta eragin handiagoa izan nahi dugu, garden agertu, eta sustatzen ditugun balioekin engaiatu nahi dugu, eta kontuak eman nahi dizkiogu jendarteari. Ildo horretan, alderdi hauek hartzen ditugu aintzat:

- CONGDE - Espainiako Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinakundeak bultzatzen dituen gardentasuneko adierazleak.

- Lealtad Fundazioaren Gobernuz Kanpoko Erakundeen Gardentasun Printzipioak eta Jardunbide Egokiak.

- Aldian behin, urteko txostena eta ikuskatutako kontuen txostena ematen ditugu argitara. Gure txostenak ikusteko, sakatu hemen.

 

Gure bazkideei kontuak ematea

Gure bazkideek ematen diote zentzua erakundeari. Urtero-urtero, Matiz elkartearen Zuzendaritza Batzarrak gure jarduerek izandako eraginari buruzko txostenak eta azken ekitaldian ikuskatutako kontuak aurkezten ditu Batzar Nagusian, bazkideek onarpena eman diezaieten.

Informazioa ematen du erregulartasunez, urte bakoitzari begira aurreikusitako laneko planei eta aurrekontuei buruz. Bazkideek laguntza ematen digute lana egituratzeko eta moldatzeko, betiere, gure plan estrategikoarekin bat etorrita. Batzarren arteko denboraldietan, bazkideek eskubidea dute Zuzendaritza Batzarrak bileretan hartzen dituen erabakien berri izateko.

Gainera, bazkide diren lagun guztiek txosten bat jasotzen dute urtero, eta, bertan, gure lanak izan dituen emaitzarik nabarmenenak eta ekitaldiko kontuen laburpena daude jasota.

Gaur egun, Matiz elkarteko taldea bere jokabide-kodea diseinatzen ari da, eta, kodea prest dagoenean, gure taldeko kide guztiek bat egin beharko dute harekin. Horrez gain, ezinbestez bete beharreko jokabide-kodea ere prestatzen ari da, eta hori ere elkartearekin elkarlanean aritu nahi diren erakunde pribatu guztiek bete beharko dute nahitaez.

Era berean, Matiz elkartean barneko arauak eta prozedurak ditugu, Zuzendaritza Batzarrak diseinatu eta onetsi dituenak, gure jardueren kudeaketa egokia bermatze aldera. Bestetik, sistema bat dugu, elkartearen jarduera orokorra eta, orobat, eraginkortasun aldetik gure ekintzek kalitate gehiago izan dezaten bermatzeko egiten ditugun proiektu guztiak planifikatzeko, ebaluatzeko eta haien jarraipena egiteko.