Plan Estrategikoa

Bakerako Hezkuntzari dagozkion eta Balioetan oinarritutako Hezkuntzan egin nahi dugun ibilbideari ekiteko abiaburu egokia izan daitezkeen arlo guztietatik, hasteko, kultura-artekotasunaren eta migrazioko mugimenduen esparruan sakondu nahi dugu. Alde batetik, azken hamarkadan, nabarmen handitu dira migrazio-fluxuak, eta gaur egun fluxu horiek garrantzi handia dute jendartean; beste aldetik, erronka handiak dituzte aurrean, bizikidetzako molde berriei dagokienez, adibidez, etorkinek parte hartzeko prozesuak harrerako jendarteetan sortzea eta gobernagarritasun demokratikoan islatzea, migrazioko mugimenduak eta giza eskubideak nahitaez betetzeko beharrarekin uztartzea, edota nazioarteko joan-etorri horiek munduko biztanleriaren zati handi batek nozitzen duen muturreko pobreziarekin eta ingurumeneko zaurgarritasunarekin zalantzarik gabe lotzea. Jarduteko esparru horretan, ondo lotuta aurkituko ditugu Bakerako Hezkuntzaren alderdi guztiak, gure lan-ikuspegitik behatuta.

 

pdf-ico Plan Estrategikoa