BERE AZALEAN JARRI

“BERE AZALEAN JARRI. Aniztasunean ezagutu eta aintzatetsi” proiektua talde ezberdinengan elkarkidetza eta enpatiarako gaitasuna lantzeko sortu zen egungo errefuxiatu krisia dela eta, baita kultur aniztasuna erakutsiz populazioarengan bere aintzatespena eta bere garrantzia azpimarratzeko ere.

 

Horretarako, proiektuak gizarte kontzientziazio eta sentsibilizaziorako hainbat jarduera sustatzen ditu, talde ezberdinetara heltzeko helburuarekin: umeak eta familiak, helduak, gazteak eta nerabeak, adinekoak… Hori dela eta, sentsibilizaziorako programa globala garatu dugu kulturartekotasunari buruz, hartzaile diren talde bakoitzarako jarduera bat eginez.

 

Argazki erakusketak, material didaktikoak lantzea, tailer ludikoak edota esperientzialak diseinatzea, hezkuntza programak ikastetxeetan, hitzaldi informatiboak, ikusentzunezko materialak eta kortometraiak ikustea, bizikidetzarako espazioak sortzea, etab. Prozesu migratzaileen errealitatea ezagutaraztearren, bere prozesu migratzailean zehar aurkitutako zailtasunak erakustearren eta kulturarteko bizikidetza prozesuak begirunean oinarrituta sustatzearren, elkarkidetza eta giza eskubideen ulermena bizikidetzarako eta harremanetarako oinarrizko eremutzat hartuta.

 

Ditugun ekintzen eskaintza begiztatu ezazu!

This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

+34 944 36 07 15 / +34 662 051 994

cartelWEB 01 DEFINTIVO