“KIDEZ KIDE” PROGRAMA


Gasteizko udalaren Gazteria eta Garapenerako Lankidetzarako Zerbitzuen udal-programa da. Bere helburua elkarkidetasun internazionala eta kulturarteko bizikidetza sustatzea da eskola esparruan eta aisialdian, eta hiriko ikastetxeetan matrikulatutako 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago.

Hiru ikastetxek programa honen bidez bere ikasleei gai ekonomiko eta gizarte eta kulturari buruzko gaien ezagutza (globalizazioa, migrazio-mugimenduak, kulturarteko bizikidetza edota gatazken kudeaketa positiboa, besteak beste) zabaltzeko aukera luzatuko diete. Ikasleek bere proposamenak eta ideiak aurkeztu ahal izango dute bere klaseetako, auzoetako eta hiriko bizikidetza hobetzeko , fenomeno hauen ulermenean oinarriturik.

Bere lana eta ahalegina amaierako festa batekin sarituko dira non bere proposamenak herritarrei aurkeztuko dieten eta ekintza kultural eta ludikoetan parte hartu ahal izango duten.

 

 Gehiago jakiteko:

cartel euskera 01 1

 

Informazio gehiago honako esteketan:

- Web Vitoria-Gasteizko Udala

- Blog "Kidez Kide" Programa