ZER DA AMALGAMA?

AMALGAMA plataforma Matiz elkarteak diseinatutako kulturarteko tresna birtuala da honako proiektuaren bitartez: “Kulturartekotasunaren gure eredua eratzen: euskal biztanleria plural eta inklusiboago baten alde”. Gune honetan baliabideak eta ekintzak aurki daitezke, askotariko materialak eta esperientziak partekatu eta Euskal Autonomi Erkidegoan Euskadiko kultur-aniztasunaren alde lan egiten duten erakundeen lana ezagutu. Helburua biztanleriari arlo honetan lan egiten dugun erakundeen lanaren berri ematea da, baita ezagutza eta esperientzien elkar trukaketa sustatzea bikoiztasunak ekiditeko eta ikerketa eta sarean lan egitea eta eragileen arteko lankidetza laguntzea partekaturiko hausnarketa ardatz hartuta lan egiteko ere.

Gune birtual hau doako tresna da eta kultur-aniztasunaren alde lan egiten duten euskal hezkuntza eta gizarte-eragileen eta jatorri ezberdineko pertsonen inklusioaren alde lan egiten duen euskal biztanleriaren zerbitzura dago. AMALGAMAk ekintza hauen eragina handitu nahi du, baita arlo honetan guztion artean egiten dugun lanari ikusgaitasun handiago eman ere.

 

www.amalgama.eus

 

 ERREGISTROA EGIN ETA PARTE HARTU!!

 

 

Erregistroa egiteko informazio gehiago izateko:

Folleto eusk

 

 

 

2015-2016ko Jarduera Txostena: