Equality: Sexuen arteko berdintasuna sustatzeko eta nerabe eta gazteen artean genero-indarkeria saihesteko GIDA

Equality Matiz-eko taldeak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin egindako gida bat da. Gida honek neska eta mutilen artean indarkeriarik gabeko eta berdintasunezko harremanak sustatzeko interesa duten aisialdiko hezitzaileentzat baliogarria izan dadin eginda dago.

Horretarako, gaur egungo egoera laburki argitzen du, ondoren gazte eta nerabeen taldeekin lan egiteko gako praktikoak emanez.

Gainera, equality gidak "Erreminta praktikoen kutxa" bat eskaintzen du. Bertan, gazteekin lan egiteko dinamika eta metodologia didaktikoak, internet bidez eskura daitezkeen baliabide pedagogikoak eta beste profesional batzuekin harremanetan jartzeko -eta, era horretan, informazioa partekatu eta esperientziak elkartrukatzeko- aukera eskaintzen dira.

 

GIDA hemen deskarga dezakezu:

 

 

                                        Sustatzailea: