duIN! Gatazkak era baketsuan konpontzea. Hezitzaileentzako baliabide eta esperientzia praktikoen gidaliburua

Matiz elkarteak eta Gazteria Zerbitzuak eta duIN! izeneko gida birtuala zabaldu dute.Gure hirian 12 eta 20 urte bitarteko gazte taldeekin lan egiten duten gizarte- eta hezkuntza-eragileei zuzendutako gida/katalogo bat da. Gidaren helburua gazteen arteko gatazkak era positiboan, haserretu gabe, parte-hartzean oinarrituta eta era berritzailean ebaztea da.

 

Gidaren hasieran, gatazkarako hurbilketa teoriko labur eta landu bat egiten da. Gainera, duIN! gidak " Erreminta praktikoen kutxa" bat eskaintzen du. Bertan, gazteekin lan egiteko dinamika eta metodologia didaktikoak, internet bidez eskura daitezkeen baliabide pedagogikoak eta beste profesional batzuekin harremanetan jartzeko -eta, era horretan, informazioa partekatu eta esperientziak elkartrukatzeko- aukera eskaintzen dira.

 

 duIN!Gatazkak era baketsuan konpontzea. Hezitzaileentzako baliabide eta esperientzia praktikoen gidaliburua.