Familia etorkinek euskal eskola publikoan duten parte-hartzea: erronka eta aukera

Ikerketak sakon aztertzen ditu hainbat sorterritatik iritsitako familiek Bilboko ikastetxeetan duten partaidetza-maila.

Horren bidez, familia horiek hezkuntza-sistemari buruz duten iritziarekin zerikusia duten hainbat alderdiren berri izan dugu, ikastetxeetan duten partaidetza- eta inplikazio-maila ikusi dugu, eta ikastetxeen funtzionamendua eta harremanetan jartzeko logikak zein neurritaraino ulertzen dituzten argitu dugu, besteak beste. Era horretan, zenbait estrategia diseinatu eta abiarazi ahal izango dira, eskolaren bidez, beste kultura batzuetatik etorritako elkarteak euskal jendartean sar daitezen eta era aktiboan parte har dezaten.

 pdf-ico  Familia etorkinek euskal eskola publikoan duten parte-hartzea: erronka eta aukera”.

Ikerketaren emaitzak osorik ikusi nahi badituzu, eskatu besterik ez duzu egin behar, posta elektronikoko helbide honetan: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.