Izan boluntario

Eta hartu parte gogotsu gure talde teknikoarekin, Matiz erakundearen proiektuak eta jarduerak egiten, hala online nola aurrez aurre. Zuk nahiago bezala!


Boluntario-taldearen ekarpen guztiak oso baliagarriak eta behar-beharrezkoak dira. Zure ekarpenei esker, zeregin eta lan-arlo asko bete ahal izango ditugu.


Zure ezagutzak eta trebetasunak oso lagungarriak dira Matiz elkartea aberatsagoa, bereziagoa, sendoagoa eta indartsuagoa izan dadin, zarata gehiago egin dezan, urrunago irits dadin, eta bere azken helburutik hurbilago egon dadin, hauxe baita helburu hori: justizia sozialarekin eta garapen iraunkorrarekin engaiatutako herritarrak izatea!