Nora joango da zure dirua?

Jarraian, argi erakutsiko dizugu nola banatzen diren Matiz elkarteak jasotzen dituen ekarpenak. Ikus dezakezunez, jasotako ekarpen gehienak hezkuntzako proiektuekin egindako lana indartzeko eta zabaltzeko bideratzen dira. Kopuru horren %65 gure jardueren onura jende gehiagorengana hel dadin erabiltzen da.

Beste zati bat, %20, Matiz elkartean egiten dugun lana ezagutzera emateko erabiltzen dugu. Hainbat bide erabiltzen dugu horretarako, adibidez, kanpainak eta proiektuak euskarri desberdinetan ezagutzera emanez, edo komunikatzeko osagaiak erabiliz, adibidez, web orria eta erabiltzen ditugun sare sozialak kudeatuz. Azkenik, gainerako %15 Matiz elkarteak sortzen dituen administrazio eta kudeaketako kostuak ordaintzeko bideratzen dugu. 

 

 

 

Eskerrik asko laguntza emateagatik!