Enpresa-laguntza

Matiz elkartearen ustez, enpresa-ehunarekin elkarlanean aritzea ezinbesteko itun estrategikoa da epe ertaineko eta luzeko helburuak lortzeari begira. Elkarlan horren bidez, enpresa eta erakundea iraunkorragoak izango dira, jendarte, ekonomia eta ingurumen aldetik, ekimen interesgarri gehiago sortuko dira, eta iraunkortasunaren aldeko balioak sustatuko dira langileen eta/edo bezeroen artean.

 

Enpresa-elkarlana honela bideratu daiteke:

 

icono-ok2Bezeroekin eta/edo enplegatuekin ekintzak eginez

icono-ok2Proiektuak finantzatuz

icono-ok2Itun estrategikoak eginez (partzuergoak ezarriz ekimenak batera garatzeko)

icono-ok2Ekintza eta ekitaldi publikoak zabaltzeko, sustatzeko eta babesteko laguntza emanez

icono-ok2Boluntario izanik

 

Horrez gain, Matiz elkarteak aholkularitza-zerbitzuak eskaintzen dizkie beren praktikan iraunkortasuneko irizpideak gehiago aintzat hartu nahi dituzten enpresei.