Nor Gara

MATIZ ELKARTEA –JENDARTE, EKONOMIA ETA INGURUMEN ARLOKO BIZIKIDETZA IRAUNKORRA LORTZEKO BALIOETAN OINARRITUTAKO HEZKUNTZA–” erakunde apolitikoa, akonfesionala eta irabazizko asmorik gabekoa da, eta estatu osoko esparruan aritzen da. Izaera soziala duten eta irabazizko asmorik gabekoak diren mugimenduetan eta erakundeetan parte hartu dutelako esperientzia handia duten jendarte- eta hezkuntza-arloko lagunek eratzen dute.

Gure elkarteak dagokien garaiko arazoekin engaiatuta dauden herritarrak nahi ditu, gogoetazaleak eta kritikoak diren herritarrak, era horretan, bizikidetza arduratsua, aktiboa eta engaiatua lortu ahal izateko, ekonomia-, jendarte- eta ingurumen-arloko garapen iraunkorraren esparruan.

Hona hemen zein den MATIZ elkartearen zeregina: “herritarrek ekonomia, jendarte eta ingurumeneko arazoak eztabaida ditzaten sustatzea, zentzuzko kritika eta tolerantzia erabiliz, eta, dauden baliabideak mugatuta daudenez, gure jendarteko ereduei funtsezko mugak jartzeko eta gure lehentasunak berriz antolatzeko dagoen beharra onartuta”. 

Matiz ezagutzen!